|
Aholkuak
Bideokonferentzia
bitartean
- Puntualitatea: finkatutako orduan
hasi eta amaitu saioa.
.
- Ongi hasi eta amaitu: edukazio
osoz egin arrera aurrean dituzun ikusleei, galde iezaiezu ea ongi ikusten
eta entzuten zaituzten. Amaitzerakoan eman dizuten aukeragatik eskerrak
eman.
.
- Zaindu ahotsa: ahotsaren kalitatea
ez da apartekoa bideokonferentzia egiten dugunean. Gainera, segundo
bat beranduago iristen zaigu soinua. Honetaz aparte, kontuan izan behar
dugu ere, erabiltzen ari garen hizkuntza ez dela normalean guk erabiltzen
duguna. Behin eta berriro errepikatu behar diegu ikasleei zaindu dezatela
ahotsa, ozen hitz egin, ondo ahoskatu eta normalean baina mantsoago
hitz egin behar dutela.
.
- Beharrezkoak ez diren soinuak baztertu:
mikrofonoak soinu guztiak harrapatzen ditu eta ozenago entzuten dira
gainera. Horregatik soinu guztiak zaintzen saiatu behar gara: mahai
eta ahulkien mugimenduak, paper soinua…Batzuetan hau lortzea zaila
izango denez, egokia da guk hitz egiten ez dugunean mikrofonoa itzaltzea.
.
- Naturaltasunez parte hartu:
aldez aurretik ikasleekin gaia lantzea oso komenigarria da, baina, batzuetan,
naturaltasuna galdu dezake bideokonferentziak. Nahiz eta beharrezkoa
izan orden bat finkatzea, naturaltasunez parte hartzera animatu behar
ditugu ikasleak. Horretarako interesgarriak izan daitezkeen hainbat
galdera presta ditzakezu, elkarren artean solasaldi bat sortzeko. Interesgarria
da ere, bakoitzak parte hartu aurretik nor den azaltzea, presentazio
labur baten modura (izena, nondik datorren, jaioterria…)
.
- Aria ez galdu: Hizlariak aria
galdu badu eta finkatutako gaiari buruz aritu ez bada,lasai asko moztu
eta berriro galdetu. Ikasle bat ere denbora asko ari bada hizketan eta
besteek hitz egiteko aukera izan ez badute ona da moztea denek parte
har dezaten.

©
Colegio Erain Ikastetxea School
Alto de Gaintxurizketa s/n - Ap. 100 - 20.300 Irún - Gipuzkoa (Spain)
-Tel: 943 490737 - Email: erain@erain.es |