Atal honetan ...

...baina lehen
...bitartean
...ondoren

 

Iruzkinak

 

Aholkuak

Bideokonferentzia egin aurretik

  • Erabiliko den gaia ongi prestatu: ia beharrezkoa da korreo bat baina gehiago bidaltzea bideokonferentzia egingo den beste ikastetxeko irakasleari. Horrela gaia ongi zehaztuko dugu, baita ditugun kezkak konpondu ere.Aurrerago esan dugun antzera bideokonferentzia hobe aterako da aldez aurretik ondo landu badugu gaia, galderak prestatu baditugu…Saia zaitez atal bakoitzak iraungo duen minutuak zehazten ere. Lan guzti honek ondoren fruitu ugariak emango dizkigu. Ikasleei esan beti errespetuz hitz egin behar dutela.
    .
  • Ordutegi ezberdina aztertu: lurraldeek ordutegi ezberdina dutenez, bideokonferentziaren data eta ordua finkatu aurretik kontuan izan zein ordutegi aldaketa egin behar diren. Helbide honetan erloju unibertsal bat duzu, laguntza moduan erabil dezakezu. Bideokonferentzia bat finkatzeko Greenwich Mean time (GTM) ordua erabiltzea komenigarria da.
    .
  • Konexio test bat egin: nahiz eta gure bideokonferentzia sistemak ongi funtzionatuko duela pentsatu, bideokonferentzia egin aurretik egin ezazu froga saio bat. Minutu pare bat erabiltzea nahikoa izango da. Irakasleak elkarren artean ezagutzeko erabili dezakezu froga, baita azken uneko gauzak finkatzeko ere. Esperientziak esaten digunez, batzuetan, gutxien espero dugunean, arazo teknikoak agertzen dira eta hobe da froga egitea lehendabizi. Arazo horiek aurreko egunetan konpontzea beharrezkoa da, bestela ikasleak desanimatu egin daitezke.
    .
  • Gela antolatu: erabiliko dugun gelako aulkiak mugitzea posible bada, lekua guk nahi dugun bezala antola dezakegu. Soberan dauden eserlekuak kentzea komenigarria da, baita hitz egiteko erabiliko dugun ordena kontuan izatea ere. Antolakuntza ez da berdina izango irakasle batek konferentzia bat ematen badigu edo bi klaseen arteko joko bat egiten badugu.
    .
  • Kamara programatu: sistema profesional bat badugu, seguruenik gure kamara nahi dugun bezala mugitu ahalko dugu. Argi badugu zein izango den gure bideokonferentziaren ordena, eta nork hitz egingo duen lehenik eta nork ondoren, programa ezazu orden hori kameran; horrela bideokonferentzia egiten duzun heinean kamerak talde osoa edo ikasle zehatz bat enfokatuko du. Plano orokor bat erabiltzea da komenigarriena, bestela, kamara asko mugituz gero, ikusleek atentzioa galduko dute.
    .
  • Mikrofonoak: mikrofonoek guk ia entzuten ez ditugun soinuak jasotzen dituzte. Saia zaitez paperak ipiniko ditugun lekutik oso gertu ez jartzen, ezta mugituko dugun mahai baten gainean ere. Ez da komenigarria mikrofonoa eta bozgorailuak elkarren ondoan egotea, horrek soinu desatsegin bat sortzen du. Hori gertatuko balitz, urrundu itzazu eta jaitsi bozgorailuen bolumena.
    .
  • Argia: gela oso argia izan behar du eta kontuan izan hizlariak itzalean jartzen badira ilundurik agertuko direla pantailan.
    .
  • Sistemak nola funtzionatzen duen ikasi: erakutsi iezaiezu irakasleari eta ikasleei nola erabili bideokonferentzia sistema, batez ere beraiek erabili behar badute.
    .
  • Erabiliko dituzun materialak prestatu: Power Point bidezko aurkezpen bat, bideo zati bat edo argazki batzuk erakutsi behar badituzu, aldez aurretik dena prestatuta utzi.
    .
  • Ikasleak identifikatu: komenigarria iruditzen bazaizu, aldez aurretik klaseko plano bat bidali diezaiekezu ikasle guztien izenekin; horrela bakoitza bere izenagatik deituko dute.




© Colegio Erain Ikastetxea School
Alto de Gaintxurizketa s/n - Ap. 100 - 20.300 Irún - Gipuzkoa (Spain) -Tel: 943 490737 - Email: erain@erain.es