Aipagarriak...

Global-Leap
CILC
eTwinning
Marin Hezkuntza taldea
SBC

.
Iruzkinak

 

Kontaktua

Oso erraza da -hasieran ematen duena baino gehiago- klase bat bideokonferentzia bidez emateko prest dagoen irakasle edo ikastetxe bat aurkitzea. Nahiz eta Espainian oso hedatua ez egon Hezkuntza munduan bideokonferentziak erabiltzeko ohitura, nazio artean proiektu ugari dago ekintza hauek aurrera ateratzeko. Bideokonferentzia bat egiteko beharrezkoa den guztia dugula ikusi eta gero, beldurra alde batera utzi eta ekin diezaiogun lanari.

Web horri honek bideokonferentziak hezkuntza munduan suspertzea du helburutzat.
Harpide egin zaitezkeen atal bat osatu dugu, honela nazioarteko hainbat erakunderekin kontaktuan ipini zaitezke.

Ondoren ipintzen ditugun helbideetatik has zaitezke.

  • Erain Ikastetxea
    Lehenengo bideokonferentzia egiteko modurik egokiena gurekin kontaktuan jartzea da. Bideokonferentzia egiteko zein sistema erabiliko duzun esan eta mundu berri honetan sartzen lagunduko dizugu. Idatzi (erain@erain.es) eta lehen kontaktua nola egin finkatuko dugu.
  • Global-Leap, Videoconferencing in the classroom
    Irakasleei zuzenduriko web gunea da, bertan bideokonferentzien munduan sartzeko laguntza ematen da. Teknologia hau erabiltzen duten mundu osoko ikastetxe eta erakunde mordo baten loturak dakartza. Hilabetero harpide guztiei (harpide egitea dohainik da) gai ezberdinei buruzko bideokonferentziak egiteko aukera ematen du. Konexio kostuak ikastetxe bakoitzak ordaintzen ditu, eta zenbait saioek diru kantitate baxu bat eskatzen dute. Proiektuaren zuzendaria ere –Mike Griffith- prest egoten da mundu honetan murgiltzen den ikastetxe berriekin bideokonferentzia bat egiteko.
    Orrialde honetan ere aurkituko duzu bideokonferentzia bat egiteko beharrezkoa den guztia. Zure IP edo RSDI konexioak aztertzeko sistema bat ere badauka.
  • Center for Interactive Learning and Collaboration (CILC)
    Komunikazioa hobetzen laguntzen duen erakundea da, bideokonferentziei buruzko esperientziak erakusten dizkigu, ikastetxeen arteko erlazioak hobetzen ditu, bideokonferentziak egiteko hainbat klase ematen ditu…
    Batez ere Ameriketako eskolez osaturik dago orria, baina beste lurralde batzuetakoak ere agertzen dira. Ematen dituzten saioen zerrenda ere agertzen da. Horietako saio bat izan duen erakunde guztiek balorazio positibo ala negatibo bat egiten dute, beraz saio bakoitzaren kritikak ere irakur ditzakezu. Saio batzuk dohain ematen dituzte, besteak ordaindu beharrekoak dira. Beste ikastetxeekin erlazioan jartzeko loturak ere badaude.
  • eTwinning: School partnerships in Europe
    Europar Batasunak osaturiko eTwinning planak, Europako bi lurraldeetako eskolek komunikazio eta informazioaren teknologiaz (TIC) baliaturik aurrerakuntza pedagogikoak, kulturalak…izatea espero du. Hemen oso erraz aurki daiteke bideokonferentzia bat egin nahi duen munduko edozein eskola. Harpide egitea da baldintza bakarra, ondoren foroan nahi duzuna eskatu eta berehala erantzungo dizute.
  • Videoconferencing for Learning website
    Hezkuntza alorreko bideokonferentzia orria. Bideokonferentziak egiteko hainbat aholku agertzen dira, baita bideokonferentziak egin nahi dituzten erakunderen helbideak ere. Harpide egin zaitezke beste ikastetxeekin erlazioan jartzeko.
  • GlobalSchoolNet
    Ikastetxeen arteko orrialdea, elkarlanean egiteko web gunea. Bideokonferentziei buruzko atala dute, edozein ordenagailutan instala daitekeen softwarea jaitsi daiteke (NetMeeting, iVisit,…). Bilera atal bat ere badute, bideokonferentziak egin nahi dituzten ikastetxeekin kontaktuan ipintzeko.
  • VIEW
    Bideokonferentziak eskaintzen dituzten erakundeen (museoak, zoologikoak, liburutegiak…) eta irakasleen arteko erlazioa errazten duen orrialdea da. New Yorken dauden ikastetxeen arteko erlazioa hobetzen dute.
    Erakunde bakoitzak eskaintzen duen saioaren tasa finkatzen du.
  • Cooperating School Districts' (CSD)
    Hezkuntza munduari buruzko bideokonferentzia ugari eskaintzen dituzte. Horietako batzuk, bideokonferentzia ugari egin dituzten ikastetxeetako bideoez osaturik daude.
  • Grupo Educativo Marín
    1999etik RSDI bidez bideokonferentziak egiten dituzte –15 bat urtero- EEBB, Britainia…rekin.
    Konferentziak eskaintzen dituzten bideoak agertzen dira, erakunde batzuen bideoak, hezkuntza arlokoak…
    Ez dute bideokonferentziei buruzko informazio gehiegi ematen, baina hainbat ikastetxeekin egindako bideoak agertzen dira, ideia bat egiteko ondo etor daiteke.
    Bideokonferentziak egin dituzten ikastetxeen izenak agertzen dira, baina ez beraien helbideak.
  • Mathematics videoconfenrences for schools
    Matematika arloko bideokonferentziak eskaintzen dituzte. Bideokonferentzia bat izateagatik ordaindu egin behar da.
  • The Rhode Island Department of Education (RIDE)
    Rhode Islandeko (EEBB) ikastetxeei informazioa eskaintzen diete. Internetera konexioa errazten die, teknologia aldetik laguntzak eskaintzen ditu, baita hezkuntzarako behar dituzten programak ere. Bideokonferentziak egin dituzten ikastetxeen zerrenda dute, saio horiei buruzko bideoak ere erakusten dituzte.
  • Nassau BOCES
    Nassauko (EEBB) ikastetxeak informatzen ditu. Bideokonferentzia adibideak ditu. Bideokonferentziak egiteko erakunde eta ikastetxeen helbideak ditu, baita bideokonferentzia bat egiteko beharrezkoak diren pausuak argitzen dituen Web Quest erraz bat ere.
  • Videoconferencing Services (BOCES)
    New York-eko ipar ekialdean dauden ikastetxeei bideokonferentziei buruzko informazio eskaintzen diete.
  • La Salle
    Bideokonferentziak egiteko tresna guztiak dituzten erakunde honetako ikastetxe, unibertsitate eta beste taldeen zerrenda.
  • eSchoolnet: The European Teachers Portal
    Europar Batasuneko ikastetxeen artean bideokonferentziak egiteko eta elkarlanean aritzeko hainbat orrialde daude. Hau horietako bat besterik ez da. Orrialde honetan Europar batasuneko irakasleek beraien esperientziak konta ditzakete, erlazioan ipini eta behar dutena eskatu.
  • eSchola
    eScholak beste irakasle eta ikastetxeekin erlazioan jartzea eskaintzen du.
    Irakasle eta ikasleek ideiak aldatu ditzakete, elkarlanean aritu eta esperientziak aldatu.
  • Vanderbilt Virtual School
    1991ean Tennesseen (EEBB) sortutako erakundea da. 30.000 irakasleez osaturiko taldea da, hezkuntza munduan ideia eta lan aldaketak egiten dituzte. Unibertsitateek ere parte hartzen dute bertan.
  • SBC
    Hezkuntza arloko bideokonferentzia gunea. Aholku mordo batetaz gain, mundu guztiko ikastetxe askoren helbideak ditu. Bazkide eginez beste ikastetxeekin kontaktuan ipin zaitezke bideokonferentziak egin ahal izateko.



© Colegio Erain Ikastetxea School
Alto de Gaintxurizketa s/n - Ap. 100 - 20.300 Irún - Gipuzkoa (Spain) -Tel: 943 490737 - Email: erain@erain.es