| Beharrezkoa den sistema
Zein sistema erabili? IP ala RDSI?
Ezberdintasunik
nabarmenenak datuak bidaltzean erabiltzen den abiadura eta datu horien
babesa dira. Nahiz eta internet konexioak asko hobetu diren, askotan denei
gertatu zaigu interneteko abiadura asko mantsotu dela.
RDSI konexioa
Zentzu horretan RDSI lineak askoz ere fidagarriagoak eta iraunkorragok
dira. Abiadura aldetik ez dira mantsotzen, eta oso gutxitan eteten da
konexioa.
Telefonozko linea guztiak ez dira RDSI. Sistema hau aukeratu
aurretik zure telefono sarea RDSI dela ziurtatu behar duzu. Bideokonferentzia
batean erabiltzeko, gutxienez irauten duen bitartean, linea hori erabili
gabe uztea lortu behar duzu. Beste aukera bat (garestiagoa noski) RDSI
linea horretarako bakarrik izatea da. RDSI sarea bi telefono linea sinpleez
osaturik dago. Linea sinple bakoitzak 64k duen abiadura ziurtatzen du,
beraz, RDSI linea bakoitzak 128k abiadura du. Abiadura handiago nahi izanez
gero RDSI linea gehiago behar ditugu.
128k
duen abiadura erabiltzen badugu ahotsa primeran entzuten da, baina pertsona
mugitzean bere irudia ere mugiturik ikusiko da. Arazo hau konpondu nahi
bada abiadura bikoitza erabili beharko dugu (248k).
Arazo bakarra telefono deiaren prezioa izango da, bideokonferentzia
bakoitzean erabilitako telefono linea sinple bakoitzarengatik biderkatu
beharko dugu prezioa(bi RDSI linea bakoitzeko).
Hizkuntza teknikoan, RDSI lineak H.320 protokoloa erabiltzen
duela esaten da.
IP
konexioa
IP konexioa erabiltzeko internet erabilgarria izatea da beharrezkoa den
gauza bakarra. Profesionala den ekipo bat erabiltzeko 128k-ko abiadura
beharrezkoa da. Printzipioz, internet konexio normala badugu (512k-ko
abiadura izango dugu), nahikoa izango da datuak bidaltzeko 128k behar
dituen bideokonferentzia bat egiteko. Abiadura honekin, soinua ongi entzungo
da, baina irudiak batzutan nahiko mugituak ikusiko dira.
IP konexioak oso erabilgarriak eta nahiko merkeak dira.
Baina arazo larriena egonkortasunarena da. Bideokonferentzia egitean erabiltzen
den IP konexioa zure sareko beste hainbat zerbitzurekin banatzen da: email,
web…Normalean zenbat errekurtso geratzen zaizkizun libre kontrolatu
behar duzu, bideokonferentzia ongi egiteko nahikoa izango den ala ez jakiteko.
IP konexioak batzutan konfigurazio arazoak ematen ditu,
batez ere segurtasun handia duten sareak direla eta, ez da erraza ongi
konfiguratzea.
Hizkuntza teknikoan IP konexioek H.323. protokoloa jarraitzen
dutela esaten da.

Zer da hobea?
Hoberena bi kanalak izatea da eta, momentuaren arabera, bata edo bestea
erabiltzea. Hauek dira kontuan hartu beharreko ezaugarriak:
- Bideokonferentzia egin
nahi dugun toki guztiek ez dute bi kanal hauek erabiltzeko aukera izango.
Sistema zaharrenek, lehen esan dugun bezala, RDSI konexioa egiteko aukera
besterik ez dute izango.
- IP konexio bidez lortzen
den egonkortasuna: gutxienez 128k lortu
ditzakezula ikusten baduzu, printzipioz ez duzu arazorik eduki behar.
Bideokonferentzia bakoitza baino lehen konexio froga bat egitea nahiko
beharrezkoa da gauzak ongi irten daitezen.
- Kalitatearen bila bideokonferentzietan:
kalitate handiko bideokonferentzia bat lortu nahi baduzu RDSI konexioak
konfiantza handiagoa emango dizu.
- Kostua: RDSI konexio
batek telefono dei batek duen kostu berbera dauka. Gero eta linea sinple
gehiago erabili gero eta handiagoa izango da kostua. Behar bada ez da
garestiegia izango deia nazio barrukoa bada, nazioartekoa izanez gero
oso altua izan daiteke.

©
Colegio Erain Ikastetxea School
Alto de Gaintxurizketa s/n - Ap. 100 - 20.300 Irún - Gipuzkoa (Spain)
-Tel: 943 490737 - Email: erain@erain.es |