Atal honetan ...

Profesionalak diren
ekipamenduak

IP edo RDSI
Ordenagailu batetik

.
Iruzkinak

 

Beharrezkoa den sistema

Bideokonferentzia bat egiteko bi puntuek bideo kamara bat, mikrofonoak, informazio hau kodifikatu ahal duen software edo ekipo bat, eta datuak bidaltzeko kanal egokia edukitzea beharrezkoa da. Noski bi sistema horiek elkarren artean bateragarriak izan behar dute...

Datu horiek era ezberdinetan bidali daitezke: internet bidez (hizkuntza tekniko batean IP bidez esango genuke) edo telefonoz (RDSI linea bidez, ingelesez ISDN). Kanal honi esker jasotzen ditugu bai irudiak, baita soinua ere.

Bi arlo ezberdinetan banatuko ditugu bideokonferentziak: bata ekipo profesionalak erabiltzen dituztenak eta besteak edozein ordenagailu erabiltzen dutenak. Era hauetako bakoitzak bere onurak eta kalteak ditu, ondoren saiatuko gara zeintzuk diren azaltzen:

Sistema profesionalak

Kalitatearen alde apustu bat egitea da. Gehienetan bideokonferentzia bat egiteko beharrezkoa den guztia izaten dute: kamara, mikrofonoa, Power Point bidez aurkezpena azaltzeko ordenagailu bat eta askotan ordenagailu bat edo bi gehiago itsasteko aukera. Beste mikrofono batzuk ipintzeko aukerak ere ematen dizkigute, bideo bat bidali daiteke, bideokonferentzia grabatu, transparentziak gehitu…

Sistema hau badugu, nahikoa izango da datuak bidaltzeko kanala ipintzea eta besteak edo gu ikusi ahal izateko monitore bat gehitzea. Bideo kamara bereizmen handikoa izaten da (25 fotograma segundoko edo gehiago), urrutiko kontrol sistema bat izaten du, gurekin hitz egiten ari direnak hobe ikusteko.

Orain dela gutxi arte, teknologia hain aurreratua ez zegoenean, sistema hauek RDSI telefono linea erabiltzen zuten bideokonferentziak egin ahal izateko. Informatikak gaur egun eman dituen aurrerapausoak direla medio, sistema hauek bi eratako konexioak egiten uzten dizkigute, bai telefono bidez, bai internet bidez.

Marka eta kalitate oso ezberdineko sistemak daude. Gero eta hobea izan sistema, gero eta kalitate handiagoa izango dugu irudi eta soinuan. Segun eta zein sistema dugun konexio era bat edo beste egiten utziko digu, edo ona bada biak egin ahalko ditugu (IP edo/eta RSDI). Azkenik, sistema hoberenek puntu bat baino gehiagorekin erlazionatzen utziko digute.

Hemen aurki ditzakezu merkatuan dauden sistema garrantzitsuenak. Sistema berri baten prezioak 2.000 eta 9.000 euroren artean dabiltza, kalitatearen arabera aldatzen dira.

Ebay orrialdean bigarren eskuko ordenagailu eta ekipo oso onak aurki ditzakezu. Beste lurralde bateko ordenagailu bat erosten baduzu zurean erabil ahalko duzula ziurtatu behar duzu (adibidez Estatu Batuetan erabiltzen duten RSDI linea ez da Europan erabiltzen den berbera).

 




© Colegio Erain Ikastetxea School
Alto de Gaintxurizketa s/n - Ap. 100 - 20.300 Irún - Gipuzkoa (Spain) -Tel: 943 490737 - Email: erain@erain.es