Atal honetan ...

Osagai magikoak
Formula magikoak

.
Iruzkinak

Zure emaila idatzi gure albisteak jaso nahi badituzu.


 

Gaiak

Magikoak izan daitezkeen formulak

Gure asmoa ez da adoregabezia sortzea, baina…formula magikoak ez dira existitzen. Edo hobe esanda, irakasle bakoitzak, berak dituen berezitasunekin, azaldu diren elementuak lotzen ikasi behar du, gainera bakoitzaren ezberdintasunek emaitzak hobetzen ditu.

Naiz eta ezin dezakegun formula magikoa idatzi, bideokonferentziak antolatzeko hainbat ideia eta ikuspuntu azaltzen dizkizuegu. Baliagarriak izatea espero dugu:

 

A- GAI BATI BURUZ ASKO DAKIEN GONBIDATUA
Bideokonferentzia bat erraz antolatzeko aukera da. Gai zehatz bati buruz jakintsua den norbait gonbidatzea da helburua. Taldea pertsona hori dagoen lekura garraiatzea zaila denez, bideokonferentzia bidez erlazionatu gaitezke.

Ez da zaila, museo, zoologiko, argitaletxe, unibertsitate, zientzia departamentu…batean lan egiten duen profesional batek klase bat bideokonferentzia bidez ematea. Arrerago aurkituko dituzu honelako saioak antolatzen dituzten hainbat erakunderen loturak.

Oso garrantzitsua da horrelako klase batean zure ikasleek pasibotasunik ez edukitzea: aldez aurretik ikasi gaia beraiekin, galderak presta ditzatela, posible da ere gai zehatz horri buruzko aurkezpen bat prestatzea.

Adibide praktiko bat:
Web honetan aurkezten den Global-Leap proiektuari esker Londreseko Zientzia Museoarekin kontaktatu genuen. John Bull-ek han egiten du lan; aktorea da. Bere lana Gene Cernan astronautaren papera egitea da. Guk egindako saioak astronauta famatuarekin prentsaurreko bat simulatzea izan zuen helburutzat: 1969ean Apolo 10ean izandako abenturak kontatu zizkigun, ondoren espaziora eta ilargira egindako bidaiak ere azaldu zituen. Ikasleak izan ziren bertako kazetariak. Aldez aurretik galderak prestatu zituzten, eta amaitzean erreportaje bat idatzi zuten.


Telebista kate lokal batek konferentzia horri buruzko erreportaje labur bat egin zuen. Hemen ikusi daiteke bideo hori.

 

B- IRAKASLE ALDAKETA
Bideokonferentzia antolatzeko beste era bat irakaslea aldatzea izan daiteke. Beste ikastetxeekin kontaktatzen badugu, edo aurretik beste saio bat izan ezkero beraiekin, beste ikastetxeko irakaslea gonbidatu dezakegu bideokonferentzia bidez gure ikasleei klase bat eman diezaien, edo alderantziz.

Hau oso interesgarria izan daiteke beste eskolak gure hizkuntza ikasten badu; era honetan gu ikasten ari garen hizkuntza menperatzen duen irakasle batekin hitz egiteko aukera izango dugu.

Gure klaseei berezitasuna emateaz gain, ikasleek ahozko hizkuntza hobetzen dute, ahoskera ezberdin bat entzungo dute eta. Esperientzia hau, gainera, lehen aipatu ditugun osagai magikoren batekin aberastu daiteke.

Adibide praktikoa:
Bideokonferentziei buruzko Foro bati esker Rober Louisonekin kontaktatu genuen, Burdeoseko (Frantzia) eskola batetako gaztelerazko irakaslea da (http://espagnol.ac-bordeaux.fr/espa.htm). Ikasleekin bi bideokonferentzia egin genituen, eta ondoren irakasleak aldatzen ziren klase bat eman zuten.

Bi klaseak berdintsuak izan ziren: “Pertsonai asma ezazu” jokoarekin hasi ginen: beraiek pertsonaia ezagun bat pentsatzen zuten, eta gure irakasleak galderak egin behar zituen nor zen asmatu arte. Ondoren paperak aldatu zituzten: gure irakasleak pertsonaia bat pentsatzen zuen eta ikasleek asmatu behar zuten nor zen

Amaitzeko beste joko bat egin genuen: gure irakasleak Espainiako jentilizio bat esaten zuen, eta hango ikasleek mapa batekin baliatuz zein lurraldetakoa zen asmatu behar zuten.

 

C- KLASEAK ELKARBANATU
Lurralde ezberdinetako bi klase ezberdinekin klasea elkarbanatzea da helburua, garrantzitsuena ikasleek klasea antolatzea eta prestatzea da.
Era ezberdinetako saioak izan daitezke honako hauek:

 

1.- Lehen kontaktua: Ezagutze bideokonferentzia:
Adibide gisara, lurralde ezberdinetako bi ikastetxeek osaturiko bideokonferentzia batek honako eskema izan dezake. Lurralde eta eskualde zehatz batean sartuz bi eskolak presentatzea izan daiteke helburua.

Adibide praktiko bat:
Saioan hitz egingo diren gaiak aldez aurretik finkatzen dira, eta ikasleek prestatzen dituzte. Hau izan daiteke saioaren eskema:

  • A Ikastetxearen aurkezpena: 10 minutu
  • B Ikastetxearen aurkezpena: 10 minutu

Aurkezpenek ikus-entzunezko materiala izan behar dute –bideo labur bat, argazki batzuk- edo bertan egiten diren ekintzei buruzko informazioa. Bi aurkezpenak amaitzean A ikastetxeak galdera errazak egiten dizkio B Ikastetxeari, eta alderantziz. Era honetan, arintasuna eta freskotasuna ematen zaio saioari, eta gainera ikasleek kasu gehiago egiten diote bideokonferentziari.

  • A Ikastetxea dagoen herriari buruzko aurkezpena 10 minutu
  • B Ikastetxea dagoen herriari buruzko aurkezpena 10 minutu

Aurkezpenak geografia, ekonomia, kultura eta ohiturei buruzko informazioa eman behar du. Aurkezpenak amaitzean eskola bakoitzak hiru galdera erraz egiten dizkio besteari.

  • A Ikastetxeko lurraldeari buruzko aurkezpena 10 minutu
  • B Ikastetxeko lurraldeari buruzko aurkezpena 10 minutu

Aurreko elementuez gain, erreferentzia politikoak, hizkuntza aldekoak, kirolak, musika… sar daitezke.

 

2.- GAI ZEHATZ BATI BURUZKO AURKEZPENA
Klaseko materiekin erlazionaturik dagoen gai bati buruzko bideokonferentzia bat egitea da helburua. Ia edozein gai erabil daiteke mota honetako bideokonferentzia bat egiteko. Klase bakoitzak atal bat prestatuko luke, ahal bada ikus entzutezko materialaz baliatuz, Klase bakoitzak ongien menperatzen duen materiari buruz hitz egingo balu, bideokonferentziak efektu handiagoa izango luke (eskola amerikar eta espainiar batek egingo balute saioa adibidez, bakoitzak bere geografia, historia, artea, erlijioa, politika, kirolak… aurkeztu beharko lituzke).

Bideokonferentzia mota honetan oraindik beharrezkoagoa da aldez aurretik gaiari buruz lan egitea, aurkezpena ensaiatzea, galderak antolatzea…Horrela, bideokonferentziak dena “argituko” luke, baita ikasleak lan egitera motibatu ere.

Erabiliko den gaia aldez aurretik prestatzeko hainbat pausu eman daitezke. Horietako bat, inbestigazioarekin zerikusia duena hain zuzen ere, gure ikasleen parte hartzea bultzatu dezake. Aurkez ezazu gaia galdera ala arazo bezala; eta ikasleek hipotesi ezberdinak planteatu beharko dituzte erantzuna aurkitu aurretik.

Adibide praktiko bat:
Internet bidez Finlandiako Haukipudas ikastetxeko irakasle den Anja Moilanenekin kontaktatu genuen. Bideokonferentzia guztia ingelesez egin genuen, bi ikasleen bigarren hizkuntza baita. Gure ikasleak DBH 3. mailakoak ziren, hangoak berriz, Batxilergoko lehen kurtsokoak. Bi itsaso ikasten ari ginen hemen: Mediterraneoa eta Baltikoa. Horiei buruzko hainbat galdera prestatu genituen, geografia, klima, kutsadura, arrantza…buruzko galderak ziren.
Gutxi gora behera hamar minuturo hizlaria aldatu egiten zen, orden bat jarraituz ikasle guztiek hitz egin zuten. Bakoitzak galderaren bat bota ala erantzuten zuen.

Finlandiako ikasleek oso ongi prestatu zuten lana, Power Point bidez esplikatu zizkiguten galderak, baita argazki eta bideo bati esker ere. Guk oraindik ez genekien nola ustiatu gure bideokonferentzia, eta material hori erabili ez genuenez gure aurkezpena pobreagoa izan zen.

 

3.- Ikuspuntu ezberdinen aldaketa
Konplexuagoak diren gaietaz ere mintza gaitezke bideokonferentzia batean, horrela klase bakoitzak, bere kultura eta gizarte ezberdinak direla eta, gai berdin bati buruz iritzi ezberdinak izango lituzke. Munduan gertatzen den gai bati buruz ditugun ideia aldaketak egitea oso aberasgarria izan daiteke gure ikasleentzat; argi dago bakoitzak zerbait ezberdina esango duela eta honek ikuspuntu ezberdinak errespetatzera eta ezagutzera eramango ditu. Praktikan jartzeko, mundu osoari dagokion arazo bati konponbidea aurkitzera anima ditzakegu gure ikasleak.

Hau antolatzeko ere aldez aurretik lana prestatu behar da; gaia aurkeztu, gaiari buruz erreflexionatu, errespetatzen ikasi etab. Bigarren hizkuntza bat erabili behar badugu bideokonferentzian egokia izango litzake gai horri buruzko hiztegia lantzea.

Adibide praktiko bat:
Foro bati esker Michael Cunninghamekin kontaktatu genuen,Texaseko (EEBB) Del Valle High Scholleko irakaslea da. Aukeratutako gaia terrorismoa izan zen.
Filosofia ematen duten batxilergo lehen mailako ikasleek parte hartu zuten.
ETA taldearen historia, ezaugarriak eta antolakuntza landu zuten aurretik. Ondoren, Irailak 11 geroztik, nola bizi den han egoera galdetu genien.

Aurkezpena eta galderak egin ondoren, biak konturatu ginen ideia oso ezberdinak geneuzkala, errealitatea eta pentsatzen genuena ez ziren bat. Oso aberasgarria izan zen saioa.

 

4.- Elkarrekin lanean
Bideokonferentzia bidez gai edo arlo bat aukeratu dezakegu eta bi klaseen artean osatzen joan: marrazki erakusketa bat antolatu, bien artean istorio bat asmatu, edota eskola bakoitzak paper ezberdina jokatzen duen proiektu bat aurrera atera.

Adibide praktiko bat:
Web-gune bat egin daiteke bi eskolen artean, bakoitzak eduki ezberdinetaz ardura daiteke.

 

5.- Lehiaketa eta jokoak
Ezin dezakegu ahaztu bideokonferentziaren helburu nagusietako bat bigarren hezkuntzak testuinguru erreal batean erabiltzea dela. Horregatik, egokia izan daiteke guk eginiko bideokonferentziaren helburu hutsa hizkuntza hori lantzea izatea. Hori lortzeko ez da beharrezkoa gai bat aldez aurretik finkatzea, bi klaseen arteko joko edo lehiaketa batek ere balio digu.

Adibide praktiko bat:
Burdeoseko (Frantzia) eskola batekin egin genuen bideokonferentziak lehen aipatu dugun planteamendua izan zuen. Hango ikasleek gaztelera ikasten dute, eta gure ikasleek berriz frantsesa; beraz bi hizkuntza horiek erabiltzen ziren jokoak egin genituen.

Galderen bitartez ikasleek beste taldeak aldez aurretik pentsatutako pertsonaia, monumentu edo objektu bat asmatu behar zuten. Batzuetan jokoa gazteleraz egiten genuen eta bestetan frantsesez.

Klasea joko baten antzera antolatzeak zenbait erraztasun ekartzen dizkigu:aldez aurretik presta ezin daitekeenez ikasleek hizkuntza momentuan erabili behar dute, pentsatzeko astirik izan gabe. Oso interesgarria iruditu zitzaigun ekintza hau, hasieran kosta egiten zitzaien bere hizkuntza ez den batean hitz egitea, baina amaieran arazorik gabe hitz egiten zuten denek.




© Colegio Erain Ikastetxea School
Alto de Gaintxurizketa s/n - Ap. 100 - 20.300 Irún - Gipuzkoa (Spain) -Tel: 943 490737 - Email: erain@erain.es