Atal honetan ...

Osagai magikoak
Formula magikoak

.
Iruzkinak

Zure emaila idatzi gure albisteak jaso nahi badituzu.


 

Gaiak

Bideokonferentzia leku ezberdinetan aurkitzen diren pertsonek hitz egin dezaten laguntzen duen kamara, monitore eta mikrofonoz osaturiko sistema bat da. Honela gure gelako lau paretak desagertu egiten dira, eta gure ikasleak edozein lekura garraiatu ditzakegu, oso ezagunak diren pertsonekin elkarrizketak izan, beste lurralde batzuetako ikasleekin klaseak aldatu…
Irakasle bakoitzak antolatu eta lagundu behar du bideokonferentzia heziketarako baliagarria izan dadin, pausu hau eman gabe ez dugu nahi duguna lortuko.

Osagai magikoak

Orain arteko tresnek ematen ez zuten aukerak ematen dizkigu bideokonferentziak hezkuntza munduan. Honelako saio bat prestatzen ari garenean ematen zaizkigun aukera guztiak lortzen saiatu behar gara, aurrean dugun aukera bikaina guztiz ustiatzen. Aurrerantzean elementu garrantzitsu horiek aztertuko ditugu: saia zaitez zure saioak ondoko elementu gehienak izaten, gero eta tresna gehiago erabili hobe izango bait da saioa. Honela magikoak izan daitezkeen ekintzak sortuko ditugu.

  1. Distantzia: Gure ondoan dagoen klase batekin, ala gure eskualdeko ikastetxe batekin bideokonferentzia bidez kontaktatzea oso erraza izan daiteke, saia zaitez beste era batean posible izango ez zen pertsona ala ikastetxerekin erlazioan jartzen.
  2. Elkarlanean: bideokonferentzia batek duen alderik positiboena elkar lan egin dezakegula da. Denbora galduko genuke soilik gai bati buruz jakintsua den norbaitek klase emango baligu, bideo batekin emaitza berdina lortu bait daiteke. Bideokonferentzia batek benetan duen zentzua eta garrantzia bi aldeek parte hartzen dutenean sortzen da.
  3. Bigarren eta hirugarren hizkuntzak praktikan: Egokiena elkarrizketa batean bi pertsonak lurralde ezberdinetakoak izatea da, era honetan biek hirugarren hizkuntza bat erabili beharko genuke (ingelesa, frantsesa, euskara…) komunikatu ahal izateko. Naiz eta hori izan egokiena (bi ikastetxeentzako onuragarria izango litzateke) hau ez da kontuan hartzeko gauza bakarra, ezta beharrezkoa ere, bakoitzak bere hizkuntza erabiliko balu ere hezkuntza aldetik beste onura ezberdinak izango lituzke.
  4. Teknologia berriak erabiltzeak ere asko lagunduko digu, beste era batera zailegia izango litzateke nahi duguna lortzea. Teknologia eta komunikazio berriei erabilpen egokia aurkitzea da beste ezaugarrietako bat. Power Point-eko azalpenak elkar banatu ditzakegu bideokonferentzia bidez, baita bideo eta interaktiboak diren arbelak ere. Ikasleek hauetako tresnen bat erabili beharko lukete.
  5. Beste kulturen ezaguera suspertu. Ikasleekin egiten dituzun bideokonferentzia guztietan beste kultura ezberdinak ezagutzen saiatu, pentsatzeko era ezberdinak…Oso aberasgarria izango da beraientzat. Erabil itzazu hainbat minutu kultura ezberdinak ezagutzen: eskolako aurkezpen labur bat, bizi garen ingurua, munduko arazoei buruzko iritzi ezberdinak…
  6. Ikasleak izan daitezela hezkuntza eta ikasketako protagonista nagusiak. Ikasle bakoitzak presta dezala lana saio bakoitza baino lehen, gainera, horrela beraien motibazio pertsonala handitzea lortuko dugu. Hainbat aholku: bideokonferentzian hitz egingo den gaia aldez aurretik klasean ikasi, galderak presta ditzatela; beraiek izan daitezela – eta ez irakaslea- beste taldeari gaia aurkeztuko diotenak, presta ditzatela argazkiak, Power Point-eko argiketak, bideoak…Aldez aurretik lana prestatzen badute, bideokonferentzian parte gehiago hartuko dute eta horrela onurak handiagoak izango dira.
  7. Gai ezberdinen partehartzea: Ez da zaila materia ezberdinak sartzen diren saio bat antolatzea: arlo zehatz bat ikuspuntu ezberdinetatik ikusia, alor ezberdinetako ikuspuntuak sartuz gero gaia aberastuko dute. Elementu hau ez da bideokonferentzietan soilik erabiltzen, baina horrela efektibitate handiagoa lortuko da.





© Colegio Erain Ikastetxea School
Alto de Gaintxurizketa s/n - Ap. 100 - 20.300 Irún - Gipuzkoa (Spain) -Tel: 943 490737 - Email: erain@erain.es